Colaboraciones

17 de noviembre de 2008

Nafarroako atxilotuak torturatuak izan dira

Amnistiaren Aldeko Mugimendua

Irati Mujika eta Mikel Beunzak torturak salatu dituzte:

Nafarroan pasa den astelehenean atxilotu zituzten Irati Mujika eta Mikel Beunzarekin egoteko aukera izan du beraien abokatuak tarte labur batez eta biek jasandako torturak azaldu dizkiote. Oihanekin egoteko aukerarik ez du izan. Tarte oso laburra utzi diote beraiekin egoteko eta familiak oraindik ez du aukerarik izan beraien senideak ikusteko.

Iratiri dagokionez ez du egin ez deklarazio polizialik ez eta judizialik ere. Epailearen aurrean salatu ditu jasandako torturak.

- Iruñean atxiloketa une nahiko lasaia izan zela adierazi du, baina bidaian jada hasi zirela kolpeak eta mehatxuak.

- Bereziki bigarren eta hirugarren egunak oso gogorrak izan direla esan du. Egun hauetan kolpeak eman dizkiote, mehatxuak jaso ditu, ariketa fisikoa eginarazi diote eta 4 edo 5 aldiz jarri diote poltsa buruan arnasa hartzea galeraziz.

- Honez gain mehatxu sexistak jasan dituela adierazi du, besteak beste burni bat sartuko ziotela esanez e.a.

Mikelek adierazi du nagusiki psikologikoak izan direla torturak. Epailearen aurrean salatu ditu tratu txarrak eta epaileari esan dio presio eta mehatxuen ondorioz egin duela deklarazio poliziala:

- Mehatxu ugari jaso ditu, kolpe batzuk ere bai, eta presioa handia izan da. Postura fortzatuetan egoera behartu dute.

- Une batean mahai gainean pistola bat jarri diote poliziek eta mehatxu egin diote beraiek nahi zutena esan ezean ETArekin lotuko zutela.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Azken aldian ohikoak burutu diren tortura salaketak iritsi dira berriro ere. Zapatero eta Rubalcabak Nazio Batuen Erakundearen gomendioei muzin egin eta euskal herritarrak torturatzen jarraituko dutela adierazi dute argi eta garbi.

Torturaren arduradun politikoak erabakitzen dute poliziak nor, noiz eta nola torturatuko duen. Baina benetan salagarria da tortura kasu hauen aurrean isilik dauden politikarien jarrera. Uxue Barkos, Juan Jose Ibarretxe eta Miren Azkaratek tortura salaketa larri hauen mantentzen duten isiltasunak erakusten digu nola ulertzen dituzten beraien giza eskubideak. Torturatzaileek ez diete nonbait nazkarik sortzen, torturatzaileei ez diete alde egiteko esaten, tortura ez da nonbait salatu beharreko bortxakeria.

Komunikabide nagusien jarrera ere benetan da salagarria. Gazte hauen aurkako akusazio bakarra Segi-ko kideak izatea da. Horregatik atxilotu, torturatu, espetxeratu eta sakabanatu dituzte. Baina ETB bezalako komunikabideak ardurato dira beste behin hau ezkutatzeaz.

Asteburuan Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu besterik gabe.

Tu opinión

Procesando el voto...

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.