Colaboraciones

02 de diciembre de 2008

Jarraibideak

Biktor Abarzuza

Partida baten lehenengo sakea nork egingo duen edo sakeko eremua nork hartuko duen erabakitzeko aurretik epaileak egiten duenaren antzera, oraingo honetan eguneroko bizitzari aurre egiteko bidean dugu zoria txanpona. Txanpona airera jaurti ondoren nola erori hala jokatu. Honako zozketan, egunean zehar jokatuko dugun portaera eta jokabidea jokoan dago; goiz goizean goatzetik jaiki bezain pronto: kutx ala pil, leon-castillo, aurkia-aurpegia/aldea, aurrealdea eta atzealdea dituen txanpona berezia baita. Infrenzua, binpera edo iruntzia hautatzekotan gure alde ala alderantzizko zoria, hau da, aurkia edo aurpegia hautatzekotan, bi esanahi ezberdin izanen ditugu egunerako.

Gandhi azalduz gero, gogoan izan:

Begia begi truk, eta mundua tisú geratuko da.

Eskua ukabila bihurturik, ez diogu bosteko elkarri ematerik.

Nor lege ez bidezkoei men egitea bere giza duintasunaren aurkakoa denaz jabetu geroztik,

inongo tiraniak har dezake menean.

Indarra ez dator lamen fisikotik, borondate menderakaitzetik baizik.

Gaur solas dezaket indartsu edozeinekin pentsatuko duzu.

Che agertuz gero, adi egon:

Edo aurkako ideiak suntzitzeko argudio bidea erabiltzeko gai gara edo azaltzen utzi behar diegu. Ez dago indarrez ideiak suntzitzerik, horrek adimenaren garapen askeari traba egiten baitio.

Amets egin eta aske izanen zara espiritual, borrokatu eta bizitzan aske izanen zara.

Hobe da zutik hil egin, belaunika bici izan baino.

Onezkoak egitea ez da helburua, bidea baizik eta indartsu borrokatuko duzu edozeinekin.

Berez (musu truk) ez da ogirik irebazten

Amodioak begiak itsu

Eroriko dena edozein delarik ere, izaera indartsua behar du izan.

Tu opinión

Procesando el voto...

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.