Colaboraciones
Abuztuaren 8an eta 13an, Marierrauskin izengoitiaren pean, pertsona batek (ez dakit emakumezkoa ala gizonezkoa den), bi iruzkin egin zituen nire bi artikuluri buruz Nabarreria.com izeneko hedabidean. Lehenengoak “Euskararen egoera Nafarroan” zuen izena eta bigarrenak “Yolanda Barcina filologoa”.
Argi eta garbi ikusten da Marierrauskin ez dagoela ados nirekin aspektu eta kontzeptu askotan. Nik oso ongi ikusten dut desadostasun horiek azaltzea eta adieraztea. Oso zilegi iruditzen zait, eta, gainera, egin beharrekoa, hala nahi izanez gero.
Baina, pasarte batzuetan erabiltzen duen tonua ez zait egokia iruditzen. Nik ez diot debekatuko. Ez dut nahi eta ezin dut, gainera. Berak ikusiko du nola jokatzen duen hemendik aurrera.
Esate baterako, lehenengo iruzkinean honako hauxe jarri zidan hitzez hitz, “Mesedez, lurperatu zaitez” eta bigarrenean “Xanti, gaixo hori, aurrekoan eskatu nizun bezalaxe: l u r p e r a t u z a i t e z”. (“gaixo” hitz hori, agian, gurpil aulkian ibiltzen naizelako izanen ote da?).
Nik uste dut “gaixo hori” eta “lurperatu zaitez”, idatzita dauden bezala, esamolde horiek iraingarriak direla, eta ez dutela oso ongi ematen kritika demokratikoan. Nik iritzi guztiak onartzen ditut kritikan, baita guztiz aurkakoak direnak ere, batez ere, errespetuz eginak baldin badaude. Nire asmoa ez da deus ere inposatzea, baizik eta neronen ideiak eta pentsamenduak publikoki adieraztea, irakurri nahi dituenarentzat, besterik gabe. Norbaitek gaizki hartzen baldin baditu eta haserretzen baldin bada, ba, sentitzen dut.
Bi iruzkin horietan Marierrauskinek darabilen esamoldeak, “lurperatu zaitez”, alegia, ematen du agintzen didala isiltzeko eta ez erabiltzeko adierazpen askatasunaren giza eskubide unibertsal eta demokratikoa, eta hori, demokratikoa izan nahi duen pertsona batengan ez da oso ongi gelditzen. Halaber, Marierrauskin ezizenezko pertsona horri nabaritzen zaio erraietako gorroto ikaragarri handia nirekiko, eta jakina da gorrotoa ez dela batere lagun eta aholkulari ona inorentzat. Orobat pentsatzen dut, laidoekin bere burua deskalifikatu baino ez duela egiten pertsonak.
Dena den, eta, antza denez, Marierrauskin delakoak oso ongi ezagutzen nauenez gero, lurperatu nahi baldin banau, jakin dezala nik ez diodala inolako oposiziorik jarriko, arrunt indar fisiko gutxi baitut. Bukatzeko esan nahi diot, bere burua agertzera ausartzen baldin bada, agian poztuko naizela bera ezagutzeaz.
Dena dela, nire iritziak gorabehera, zoriontsua izan dadin opa diot, eta ez dezala asko sufritu.






Comentarios :
Nerea
2008/09/06 13.03h
Goian erraten duen bezala, erredakzioak moderatu beharko lituzuke iritzi artikuluak eta Xantiri emandako erantzunean ez dago inolako errespeturik, ahaztu zitzaizuen bi artikulu horiek errebisatzea? Mesedez!!
Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.