Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
08 de enero de 2009
NAVARRA NO TIENE MÁS QUE MUERTOS QUE OFRECER
JAVIER OCHOA - COLECTIVO INFORMACIÓN Y AGITACIÓN
05 de enero de 2009
Nafarroa Bai y la crisis
Shanti kiroga y Gorka Mayo. Miembros de la izquierda abertzale
02 de enero de 2009
El Fondo Estatal de Inversión Local: una oportunidad para incluir cláusulas sociales y afrontar “la crisis”
Mikel Artxanko y Andoni Romeo miembros de la Junta REAS –Navarra. Eliana Alemán Miembro de Fundación Empresa y Solidaridad.
31 de octubre de 2007
Atarrabiako Udala
UPN, NaBai eta ANVk eskualdeko D ereduko institutua eskatu dute
Hezkuntza zentro berriaren kokapena Atarrabian izatea lehenetsi dute
Euskarazko institutuaren aldeko mozioa onetsi zuten Atarrabiako Udalean UPN, Atarrabia/NaBai eta ANVren botoekin. PSN eta IUko zinegotziak aldiz, abstenitu egin ziren (PSNk ez zuen bozkatu).
D ereduan izan den matrikulazio kopuruaren handitzea dela-eta sortutako «egoera kezkagarriari» aurre egiteko eskualdeko euskarazko institutuaren aldeko mozioa onartu zuten. Ahal bada, Atarrabian kokatzea nahi lukete. Gauzak horrela, gai hau «lehentasunezkoa eta urgentziazkoa» izango da Atarrabiako Udalarentzako. Gainera, arazoak eragiten dien beste udal eta apymekin «komisio mistoa» sortzea bultzatuko da, Nafarroako Gobernuak hornidura hori sustatu dezan.
Komisio hori arduratuko da zentroaren kokapena aukeratzeaz, «existitzen diren alternatibak» kontuan izanda. Aldi berean, Atarrabiako Udala herrian kokatzearen aukera aztertuko du, «biztanle eta ikasle kopuru gehien duen herria» baita. Horrela jasotzen da NaBai eta ANVk aurkeztutako mozioan.
David Bizkaik (ANV) adierazi zuenez, udalerriak elkartuta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentura bideratzeko proposamen bateratua egitea da helburua, eta aldi berean, urte honetako foru aurrekontuek gai honetarako partida jasotzea lortzea.
Jose Luis Urizek (PSN) azaldu zuen bere taldeak ez duela Udalean «dagoeneko bozkatuta» dagoen gai batean, «ez dugu udalbatzar bakoitzera eramango». Urizek bigarren hezkuntzako institutu bat defendatu zuen Atarrabiarako, baina hizkuntza eredu «guztientzako», ez bakarrik D eredua, «denek baitituzte eskubide berdinak». Bestalde, Urizen hitzetan, Udal Planaren barruan lantzen ari diren debatearekin erlazionatuta dago gaia eta Dominikoetako hornidura orubean hezkuntzako azpiegitura horietarako erabili beharko litzateke. Charo Fraguas (IU) bere taldea hezkuntza zentro berria sortzearekin ados dagoela azaldu zuen, baina, PSNrekin bat egiten duela esan zuen hizkuntza ereduari dagokionez; kokapenari dagokionez, Dominikoen orubea erabiltzearen aldekoa da.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.