14 de abril de 2008

Zinema

Ostiralean Atarrabiako Gune Eszenikoan film laburren emanaldia izango da

Koldo Almandoz eta Mikel Alvarez zuzendariek parte hartuko dute

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Euskal Herriko film laburren zirkuitoak Atarrabian geldiunea egingo du datorren ostiralean, apirilak 18an, Gune Eszenikoan. Karrikaluze Elkarteak antolatutako ekitaldia da eta aurten zinemagile ezberdinek eginiko lanak ikusteko aukera izanen da.

Parte hartuko duten zuzendarien artean Koldo Almandoz, Mikel Alvarez edota Asier Mendoza daude.

Egitaraua:
–Gentzane Agirreren Unrest  2007, 6’20’’ eta "All about Eves” 2007, 3’15’’.
–Koldo Almandozen Columba Palumbus 2007, 4’.
–Mikel Alvarezen Azken trena 2007, 7’30’’.
–Iñigo Kintanaren “Itzalak” 2007, 14’.
–Asier Mendozaren “Momorro” 2007, 6’35’’.
–Logela Multimediaren “Ardauaren negarra” 2008 3’15’’.

Hauekin batera, Topagunearen Gazte sortzaile saria programaren 2005, 2006 eta 2007ko film irabazleak ikusi ahal izango ditugu: Kalageli taldearen Anteojonudoak 2005; Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñanoren Zeruari 2006 eta Trastaka ekoizleen Bestaldean.

Eta hau guztia gutxi balitz, aurten Iseka Produktions-ek “Mendigorria 07” film laburra aurkeztuko digu.

Bukatzeko, Mikel Alvarez zuzendariarekin solasaldia izango da.

Cultura, Tiempo libre

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.