18 de abril de 2008

Atarrabia

Gazteriak gaztelekuaren aldeko jaia ospatuko du bihar, larunbatean

Atarrabiko gazteriak gaztelekua kudeatzeko azken hilabeteetan udalarekin edukitako bileren testuinguruan barne kokatuta dago

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Bihar, apirilaren 19an, Atarrabiako gazteriak Gaztelekuaren aldeko jaia dela eta egitarau oparoa antolatu du. Egun horretan zehar pailazoak, gaztelekuan buruturiko ikastaroen erakustaldiak, batzarra, bazkaria eta musika izanen dira.

Jaia ospatzeko arrazoi nagusia, Atarrabiko gazteriak gaztelekua kudeatzeko azken hilabeteetan udalarekin edukitako bileren testuinguruan barne kokatuta dago.

Egitaruari dagokionez, ekitaldiak goizeko 11etan hasiko dira Fruitondoen pasealekuan izango den argazki erakusketa eta muralarekin. Ordu erdi beranduago, gaztelekuan buruturiko tailerren emanaldiak eginen dira: hala nola, dantza, Kungfu, dantza afrikarra edota perkusioa. Eguerdi aldera batzarra ospatuko dute eta ondoren bazkaria izango da, 5 euro balioko duena. 

Bazkalostean, aldiz, musika, batukada eta skate erakusketa izango dira.

Egitaraua:

 - 11.00etan: Murala eta argazki lehiaketa Fruitondoen pasalekuan

- 11.30tan: gaztelekuan buruturiko tailerren emanaldiak

- 12.30etan: 7 Promesas emanaldia. 

- 13.00etan: Clown.

- 13.30etan: Batzar nagusia.

- 14.30etan: Bazkaria (Gaztelekuan izena eman. 5 euro).

- 16.30etan: Bazkaloste musikala: Bolando Voys.

- 17.30etan: Batukada.

- 19.30etan: Skate exhibizioa.

- 18.00etan: Kontzertua: Anarkolepsia, Ida de Oia, Speedfire eta Dj Atarrabia. 

 

Fiestas, Juventud

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.