06 de junio de 2008

Atarrabia

Gazte Kontseiluak Udalak gaztelekuaren inguruan izandako jarrera salatu du

Protesta moduan ekainaren 13an, 19.30etan, kalejira musikala egingo dute herriko kaleetan zehar

Atarrabiako gazteria ez dago ados udalak gaztelekuaren inguruan edukitzen ari duen jarrerarekin. Izan ere, 8 hilabetez gaztelekuaren kudeaketa zela eta bi aldeen artean edukitako elkarrizketek ez dute ondoriorik ekarri. 

Tarte honetan gazteria udaletxearekin negoziatzen ibili da gaztelekuaren kudeaketari irtenbide bat emateko. Gazteek gaztelekuarekin egin nahi zutena ongi jakiteko, 400 pertsonen iritzia jaso dute eta ondoren udaletxean aurkeztu dituzte. Hala ere, orain Atarrabiakoa Gazte Kontseiluak salatu duen moduan, «ez du ezertarako balio izan. Hasieran udaletxearen aldetik dena hitz politak ziren eta orain, ia ezer esan gabe, gaztelekuaren kudeaketa lehiaketa publikora ateratzea erabaki du, aurreko udalak egin zuen bezala».

Hau salatzeko asmoarekin datorren ostiralean, hilak 13, Atarrabiako Gazte Kontseiluak kalejira musikala gauzatuko du, «Udaletxeak herriko gazteek gazte politikan eta Gaztelekuko kudeaketan parte hartu nahi dutela argi eta garbi entzun dezan».

Juventud

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.