24 de enero de 2008

AHT

Atarrabiako gazte asanbladak AHTren aurkako kanpaina abiaraziko du

Txirrindula-martxa antolatu dute urtarrilak 25erako, 16:30etan, udaletxetik

this.speed=10; this.fadeSpeed=200; this.topNav='no'; this.overlayNav='yes'; this.dropShadow='no'; this.captions='yes'; this.border=1; this.copyright='yes'; this.foot='bottom'; this.IPTCinfo='no'

Atarrabiako Gazte Asanbladak abian jarri duen kanpaina, martxoaren 15ean AHTaren aurkako egunarekin batera bukatuko da. Asanbladak herria informatzearen beharren aurkitu dela nabarmendu du, administrazioek ixil ixilik burutu nahi duten proiektu txikitzaile hau salatzeko.

Atarrabiako Gazte Asanbladaren kanpaina: AHT-rik EZ!! Komunikatua:

AHT-rik EZ!kanpaina Urtarrilaren 14ean hasi genuen,propaganda jartzearekin batera, AGA-k kanpaina hau abiaraztea erabaki zuen. Askok zergatik galdetuko duzue beste batzuk ez duzue ezta galdetuko, ba testu honen bitartez gauzak argitu egingo ditugu.

1. Lehenik eta behin proiektu honen baitan(ez da proiektu bakarra ikus Itoitz, Leitzarango autobidea, Bardeak?) eraman den sekretismoarekin apurtzea izango leike arrazoi nagusia. Momentu honetan hurrengo urtean hasiko dira obrak eta oraindik proiektuaren nondik norakoak ez dakizkigu.

2. Amalurra defendatzeko apostua egiten dugulako eta AHT-a sekulako inpaktua izango du,adibidez, animali espezie batzuen desagerpena ekar lezake, Lur hustiapen handia dakar?

3. Mota honetako trenak herri txikien despopulazioa eta hirien berpopulazioa dakar espekulazioaren eragina handiagotuz.

4. Tren honek bezero batzuentzat eginda dago ,nahiz eta azken asteetan esan billetea 20? balioko duela 15 egun lehenago hartu ezkero, frogatuta dago parametro hoietan hartuta billetea 70? balio dituela eta ez dizkizute ordutegiak ziurtatzen.(sar zaitezte bestela Renfeko web orrian eta hamabost eguneko epearekin hartu billete bat)

5. Trenak ekarriko duen kontsumo energetikoa sekulakoa izango delako.

Guzti honengatik Atarrabiako Gazte Aasanbladak abian jarri du kanpaina hau, martxoaren 15ean AHTaren aurkako egunarekin batera bukatuko den kanpaina. Kanpaina informatiboa izango duzue ez baitzaigu zuzenki tokatzen baina herria informatzearen beharren aurkitu gara, administrazioek ixil ixilik burutu nahi duten proiektu txikitzaile hau salatzeko.

Egitaraua:

Txirrindula-martxa: Urtarrilak 25, 16:30tan udaletxetik

Hitzaldi: Otsailak 15, 17:00an Gaztelekuan

Mendi irteera: Otsailak 23

AHT-ren aurkako eguna (Uharte, Atarrabia el Burlatako Gazte asanbladak): Martxoak 15

Infraestructuras, Movilizaciones, Juventud, Medio ambiente

Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación

Escribir un comentario :

En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.

La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.