Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
21 de agosto de 2008
Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza onartu du
Administrazioan euskaraz taldea
21 de agosto de 2008
Señora barcina ¿Sólo queremos dinero?
Endika Lakuey-Co-portavoz de Gora Iruñea y Presidente de la Federación de Peñas de Pamplona
20 de agosto de 2008
Ilegalizazio estrategia salatu eta aldaketa politikoaren aldeko mobilizazioa Berriozarren
Iruñerriko Ezker Abertzalea
18 de agosto de 2008
Nueva agresión del PSOE a la izquierda abertzale de Antsoain
Anstsoaingo Ezker Abertzalea
16 de agosto de 2007
Gazte Asanblada
Atarrabiako Gazte Asanblada «irlatxoarekin» aurrera
Zenbait jarduera antolatu dituzte autogestioa eta auzolanaren bitartez
Joan den larunbatean, uztailak 28, Atarrabiako Gazte Asanbladako kideak «Irlatxoa» izeneko eremu naturalera itzuli ziren. Adierazi zutenez, «2005eko udan zuen itxura zikin bera erakusten du orain». Gazte Asanbladakoak bertara joan eta esparrua txukundu egin dute. Era berean, jarduerak prestatu dituzte Gazte Asanbladekoek: kontzertuak, zinema eta futbito txapelketa, este baterako.
Orain dela bi urte, Arga ibaiaren inguruan dagoen Irlatxo eremuak egoera kaxkarra erakusten zuen. Hori dela eta, AGA erakundeak ibai inguruko aldea garbitu zuen. Atarrabiako Gazte Asanbladak lehenagoko komunikatu batetan adierazi zutenez, zenbait erakunderen utzikeria dela eta, 2005eko udan garbiketak hasi baino lehenagoko egoera berdinean aurkitzen da orain. Horrekin batera, zenbait instituziok egiten zuten politika ere salatu zuten. Diotenez, «aldaketa klimatikoaren aurkako politikak egin beharrean, naturaren aurkako ekimenak egiten dituzte. Eredurik nabarmenenak, Itoitz eta AHT (Abiadura Handiko Trena).
Irlatxora itzultzearekin, auzolana berreskuratu nahi zuten gazteek, «geure arbasoek erabiltzen zuten lan eredua baita». Nabarmendu zutenez, autogestioaren bitartez proiektu bat aurrera eramatea da haiek nahi zutena, Udalaren inplikaziorik gabe. Era berean, proiektua aberatsagoa egiteko asmoarekin, Atarrabiako herria animatu nahi dute haiek antolaturiko ekimenean parte hartu dezaten. dagoeneko, zinema saioak, futbito txapelketak eta kontertuak antolatu dituzte. Baina dena ez da horrekin bukatu. Izan ere, sexualitate eta berdintasunari buruzko hitzaldiak eta tailerrak ere prestatu baitute.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.