Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
08 de enero de 2009
NAVARRA NO TIENE MÁS QUE MUERTOS QUE OFRECER
JAVIER OCHOA - COLECTIVO INFORMACIÓN Y AGITACIÓN
05 de enero de 2009
Nafarroa Bai y la crisis
Shanti kiroga y Gorka Mayo. Miembros de la izquierda abertzale
02 de enero de 2009
El Fondo Estatal de Inversión Local: una oportunidad para incluir cláusulas sociales y afrontar “la crisis”
Mikel Artxanko y Andoni Romeo miembros de la Junta REAS –Navarra. Eliana Alemán Miembro de Fundación Empresa y Solidaridad.
31 de agosto de 2007
Atarrabiako Eguna
Atarrabiako Eguna, 25 urtez euskara sustatzen
Gaur da irailaren 2an ospatuko den bazkari popularrera apuntatzeko azkeneko eguna
Datorren abuztuaren 31tik, ostirala, irailaren 2ra arte, igandea, Atarrabiako auzotar guztiek makina bat jardueraz gozatzeko aukera izanen dute. Dagoeneko hogeita bost urte pasa dira lehenengo jaialdia ospatu zenetik eta oraindik, orduko izpiritu gogotsu eta adoretsua gogor dirau. Euskal kultura sustatzea daukate helburu nagusitzat eta horretarako, Etxe Beltza elkarteak auzoko beste kolektiboekin batera, lan handia egin dute.
Hasiera batean, aste bateko iraupena zuen, baina espero zuten baino erakargarritasun txikiagoa zuenez, asteburu batetan kontzentratu zituzten jarduera guztiak. Modu honetan, espero zituzten emaitzak lortu zituzten eta pixkanaka, geroz eta ohiartzun handiagoa izan du Atarrabiako Egunak.
Antolatutako ekintzen artean, txikientzako joko eta txapelketak, musika, gastronomia, artesanoak... denetarik izanen da Atarrabiako haur, gazte nahiz helduek asteburu paregabea igaro dezaten.
Bertan ikusiko duzue Atarrabiako Egunarako prestatutako egitaraua:
Ostirala 31
18:00 Haurrentzat mintegi eta jolas didaktikoak Rived parkean.
Larunbata 1
10:00 Txirrindularitza itzulia Etxe Beltzatik aterata herriko kaleetan zehar Alas elkarteak antolatua. Bukatzerakoan parte hartzaileentzat hamaiketakoa eta opari zozketa Martínez de Irujo eta Martínez de Eulate pelotariek eskeinita.
11:30-13:30 Txikientzat puzgarriak eta Auto eroak Rived parkean.
12:00 Ikurriñari omenaldia Udaletxe Enparantzan trikitixarekin. Mikelats Dantza Taldearen emanaldia Era dantzaldiarekin bukatuz. Jarraian txistorrada eta ikurriñen salmenta.
16:00-18:00 Txikientzat puzgarriak eta Auto eroak Rived parkean.
16:30 Amateur pilota partidua (txikiak, ertainak eta gazteak) Beti Onak pilota eskolakoek antolatuta Atarrabia Pilotalekuan.
18:00 Jota emanaldia Lizarrako “Acordes Navarros” taldearekin Antxo VI a Jakituna plazan.
19:00 San Andres eta Atarrabiako Abesbatzen emanaldia Antxo VI a Jakituna plazan.
20:00 Beñat Arze eta Oscar Eztangak eskeinitako kontzertua Antxo VI a Jakituna plazan.
Igandea 2
10:00 Foruen Enparantzatik dianak, txistulari, Mikelats eta Idoskia dantza taldeekin. Etxebeltzatik aterata kalejira Zintzarri eta Oria txarangekin kiliekin batera.
Etxe Beltzatik aterata ere tanborrada Amarako Aritza konpartsarekin eta Uztaritzeko Errobiko Kaxkataroak txarangarekin.
10:30 Hamarretako herrikoia Gure Txolarte elkarteak eskeinia Antxo VI a Jakituna Plazan.
11:00 Naspetxak Zanpantzar Taldearen ateraldia Etxe Beltzatik.
Atargi ikastolatik Erraldoien eta gaita-joleen konpartsa aterako da. Antxo VI a Jakituna Plazan Idoskia ikastolako dantza txiki taldea eta malabare Gas taldearen emanaldia. Artisau azokaren irekiera (ikusi ondorengo orrialdea) Udaletxe enparantzan eta 2006ko Atarrabiako Egunaren argazki rallyaren erakusketa Gazte Asanbladak antolatua.
11:30 Udaletxe enparantzan Jaialdi adordeoi taldearen emanaldia.
12:00 Kalejiraren amaiera Udaletxe Enparantzan eta erraldoi, gaitero, Idoskia dantza talde, tanborrada eta txarangaren emanaldia.
13:00 Ardi motzaldi erakusketa Udal Enparantzan.
13:30 Udal Enparantzan Herri Kirolak. Iparraldeko Jolasak; belar bola jaurtiketa, ingude jasotzea eta gurdi bira.
14:30 Herri bazakaria Antso VI a Jakituna Plazan. Txartelak Osteguna 30 baino leen Bego Bego, The Indian, Impaqto, Tabata, Beti Onak eta Basajaun tabernetan. Txikiak 10€ eta helduak 21€.
16:30 Kiki eta Koko pailazoen emanaldia Antso Via Jakituna Plazan.
18:00 Dantzaldia Tximeleta taldearekin Antso VI a Jakituna Plazan.
Oharra: Euria eginez gero ekitaldi guztiak Atarrabia Pilotalekuan egingo dira.






Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.