Últimas galerías
Últimas entradas de los blogs
Colaboraciones
13 de octubre de 2008
Días tristes
Koldo Osinaga y Eduardo Villalobos. Comisión de Fiestas de San Juan
08 de noviembre de 2007
Hezkuntza
Askatasunan pairatzen duten leku falta eskualde guztira zabaltzen da
Hezkuntza azpiegituren plan gidatzailea berrikusteko konpromisoa hartu du Nafarroako Gobernuak
Askatasuna institutuan gaur egun bizi duten leku falta (D eredua), institutuan bertan ezagutu zuten atzo Hezkuntzako parlamentu-batzordeak.
PSNren ustez, egoera hori aurreko legegintzaldian UPNk hezkuntza ereduan garatutako «gestio txarraren» ondorioa da. D ereduan soilik ez, «ziklo eta hizkuntza eredu» anitzetan bizi den «asetzeak» hainbat udalerriri eragiten dio. Hori horrela, Jose Luis Izcok adierazi zuen bere taldeak «datu guztiak» baloratu nahi dituela «lehentasunak» ezarri baino lehen.
Bestalde, Carmen Gonzalezek (UPN) aitortu zuen Askatasuna lanen plan gidatzaileak ez duela Askatasunaren handitze edota birmoldaketarik jasotzen. Aldi berean, Mendillorriko institutuaren lehen fasea egina dagoela esan zuen eta bigarren fasea egiteke dagoela.
Mª Luisa Mangadok (NaBai) azaldu zuen hezkuntza zentro berri baten beharra «premiazkoa» dela. «Ez soilik Askatasunaren arazoa, baizik eta eskualde guztiarena. Gabeziak daude, planifikazio faltagatik, Mendillorrin, Burlatan, Esteribarren, Ezkabarten, baina baita Arrotxapean, Antsoainen, Buztintxurin eta Sarrigurenen», adierazi zuen. Hori dela-eta, NaBaik parlamentu-ekimen bat aurkeztuko du Gobernuak «eskaria estaltzeko» duen egintza plana erakutsi dezan. Gainera, hornikuntza berrietarako, aurrekontu partida bat eskatuko du egungo aurrekontuetan.
Plan gidatzailea
Bestetik, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilaria eta Patxi Esparza zuzendari orokorrak bilera izan zuen Burlata, Atarrabia, Uharte, Ezkabarte eta Antsoaingo udaletako ordezkariekin. Bilera horretan egun indarrean dagoen 2009rako hezkuntza azpiegituren plan gidatzailea «berrikusteko» konpromisoa hartu zuten. Datorren abenduan, Gabonak baino lehenago, emandako datuak eta departamenduak berak dituen datuak alderatuko dira, biztanleriaren hazkundea kontuan hartuta. Nafarroako Gobernuak darabilen irtenbidean ez da zertan hezkuntza zentro berri bat eraikitzea.
D eredua
Seme-alabak Burlata, Uharte, Atarrabia, Ezkabarte eta Zubiriko hezkuntza zentroetako D ereduan dituzten gurasoak biltzen dituen koordinadorak bi urte daramatzate euskarazko institutu berri baten premia aldarrikatzen. Koordinadorak zentro berri batentzako aurten aurrekontu partida bat egiteko eskatzen die talde politikoei. Atargi ikastetxeko ordezkariek Dominikoetako orubea zentro berrian kokatzeko defenda dezan eskatu diote Atarrabiako Udalari. Hala ere, azpimarratzen dute zonalderako hornikuntza lortzea dela helburu garrantzitsuena.





Si no ves aquí un comentario que hayas hecho recientemente es porque está en curso de moderación
Escribir un comentario :
En Nabarreria.com puedes expresar tu opinión sobre todas las noticias, y aquí aparecerán todos los comentarios que envíes.
La sección está moderada, y los textos no se publican directamente, con el fin de poder ser supervisados en la redacción. Nabarreria.com se reserva el derecho a rechazar aquellos comentarios que no guarden unas mínimas normas de respeto hacia los demás.